10 urtekoa ezarri diete Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. 8 urtekoa beste 18 auzipeturi. Julen Arzuaga, Juan Antonio Madariaga eta Ixone Urzelai absolbitu egin dituzte. Zigortutako 21 lagunetatik 15 berehala espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak, eta banan bana ari dira bakoitzaren egoera aztertzen.
Nolanahi ere, Teresa Palacios epaimahaiburuak epaia irakurri ahala agurtze giroa nagusitu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan. Jendez beteta zegoela irakurri dute epaia. Zigor horiek ezartzeaz gain, Aministiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna legez kanpokotzat jo ditu epaimahaiak eta desegiteko agindu du.
Mostrando entradas con la etiqueta kartzela. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kartzela. Mostrar todas las entradas
lunes, 2 de febrero de 2009
Etxerat: «Kartzela zigorra beteta duten 170 preso gatibu dauzkate»
«Egun batetik bestera, beste bost, hamar, hamabost urtez espetxeraturik jarraituko dutela esan diete». Hala hasi zen atzo Antigua auzoan Etxerat elkarteak egin zuen prentsaurrekoa.Euskal preso politikoen senideen eta lagunen elkarteak, Etxerat-ek, gogor salatu zuen Estatu espainolak eta frantsesak jada aske beharko luketen 170 euskal preso politiko horiek espetxean edukitzea. Guztiek espetxe-zigorraren 3/4ak edo 2/3ak beteak dituzte, eta legedi espainolaren arabera kalean beharko lukete dagoeneko.
«Betiko espetxeratuak»
Ekinbide horiek guztiek, Etxerat-en irudiko, euskal preso politikoak «betiko espetxeraturik nahi dituztela» erakusten dute.
«Horregatik ukatzen diete 3/4ak bete ostean kaleratzeko eskubidea. Horregatik kendu zizkieten erredentzioak eskuratzeko eskubidea. Horregatik luzatu zuten 30 urtetik 40 urtera espetxeraturik igarotzeko ge- hieneko denbora. Horregatik asmatu zituen Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak betetzeko doktrina berriak. Eta horregatik kondenatu nahi izan zuten Iñaki de Juana 96 urteko espetxe zigorra betetzera bi iritzi artikulurengatik», gaineratu zuen elkar- teak. Egoera horren guztiaren erakusle gisa, Jose Mari Sagarduiren adibidea aipatu zuten, datorren uztailean 28 urte beteko baititu gatibu.

Hamairu hil dira Irakeko kartzela batean
Bagdad Al Kaedako zazpi kide eta sei polizia hil ziren atzo, zenbait preso Bagdad hiriburuaren hegoaldeko polizia etxe batetik ihes egiten saiatu zirenean. Ramadiko polizia etxean gertatu zen hori, eta Al Kaedako hiru buruzagik egin zuten ihes. Haietako bati ehun lagundik gora hiltzea leporatzen diote.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)