10 urtekoa ezarri diete Juan Mari Olanori, Julen Zelaraini eta Aitor Jugori. 8 urtekoa beste 18 auzipeturi. Julen Arzuaga, Juan Antonio Madariaga eta Ixone Urzelai absolbitu egin dituzte. Zigortutako 21 lagunetatik 15 berehala espetxeratzeko eskatu du Fiskaltzak, eta banan bana ari dira bakoitzaren egoera aztertzen.
Nolanahi ere, Teresa Palacios epaimahaiburuak epaia irakurri ahala agurtze giroa nagusitu da Espainiako Auzitegi Nazionaleko Madrilgo Casa de Campoko egoitzan. Jendez beteta zegoela irakurri dute epaia. Zigor horiek ezartzeaz gain, Aministiaren Aldeko Batzordeak eta Askatasuna legez kanpokotzat jo ditu epaimahaiak eta desegiteko agindu du.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario