lunes, 2 de febrero de 2009

Urtarrilaren 3an Etxerat-ek Bilbon antolatutako manifestazioaren oinarri den manifestuak atxikipenak biltzen jarraitzen du.

Presoen alde 2.700 atxikimendu

Eider Goenaga


Eguberrietan euskal presoen eskubideen aldeko ekimenak biderkatu egiten dira, eta egun horiei amaiera emateko Etxerat-ek manifestazio nazionala antolatu du Bilbon, urtarrilaren 3an. Milaka eta milaka lagun biltzea espero dute, eta dagoeneko ehunka dira manifestazioaren oinarri den manifestuari euren atxikimendua eman dioten herritarrak. Etxerat-ek jakinarazi duenez, dagoeneko 2.700 lagunek egin dute bat manifestuarekin, eta herritarren, elkarteen, sindikatu zein bestelako taldeen atxikimendua biltzen jarraitzen dute. Hainbat arlotako eragileek manifestaziorako joateko deia egin dute dagoeneko: sindikatuek, irakasle eta ikasleek, abokatuek, idazleek, musikariek, medikuek, kazetariek...

Era guztietako jendea bildu zen herenegun urteko azken ostiralean ere, milaka, Euskal Herriko herri eta auzoetan. Besteak beste, 350 bildu ziren Bilbon, 200 Arrasaten, 150 Galdakaon, 130 Oiartzunen, 80 Zumaian eta 65 Basaurin. Atzo, bestalde, Mikelen Lagunak taldeak antolatuta, Elgoibarren giza katea egin zuten 75 bat lagunek, Mikel Ibañez preso gaixoaren egoera salatzeko. Espetxealdi arinduan dago Ibañez.

No hay comentarios: