lunes, 2 de febrero de 2009

Etxerat: «Kartzela zigorra beteta duten 170 preso gatibu dauzkate»

«Egun batetik bestera, beste bost, hamar, hamabost urtez espetxeraturik jarraituko dutela esan diete». Hala hasi zen atzo Antigua auzoan Etxerat elkarteak egin zuen prentsaurrekoa.Euskal preso politikoen senideen eta lagunen elkarteak, Etxerat-ek, gogor salatu zuen Estatu espainolak eta frantsesak jada aske beharko luketen 170 euskal preso politiko horiek espetxean edukitzea. Guztiek espetxe-zigorraren 3/4ak edo 2/3ak beteak dituzte, eta legedi espainolaren arabera kalean beharko lukete dagoeneko.

«Betiko espetxeratuak»

Ekinbide horiek guztiek, Etxerat-en irudiko, euskal preso politikoak «betiko espetxeraturik nahi dituztela» erakusten dute.

«Horregatik ukatzen diete 3/4ak bete ostean kaleratzeko eskubidea. Horregatik kendu zizkieten erredentzioak eskuratzeko eskubidea. Horregatik luzatu zuten 30 urtetik 40 urtera espetxeraturik igarotzeko ge- hieneko denbora. Horregatik asmatu zituen Auzitegi Gorenak espetxe zigorrak betetzeko doktrina berriak. Eta horregatik kondenatu nahi izan zuten Iñaki de Juana 96 urteko espetxe zigorra betetzera bi iritzi artikulurengatik», gaineratu zuen elkar- teak. Egoera horren guztiaren erakusle gisa, Jose Mari Sagarduiren adibidea aipatu zuten, datorren uztailean 28 urte beteko baititu gatibu.

No hay comentarios: